Xordyren “rojo manzana” estreinatu dugu “B Aldea”n
‘willthedarknesskillthelaughs’ diskoaren atzetik, single berriarekin datorkigu donostiar artista.
18:00
-
20:00
Xordyren “rojo manzana” estreinatu dugu “B Aldea”n
Xordy artista donostiarrak "rojo manzana" singlea estreinatu du "B Aldea"n. 2022an willthedarknesskillthelaughs izeneko lehen diskoa plazaratu ostean, sendagaitzat har ditzakegun abestia aurkeztu digu Xordyk.
"rojo manzana" sortzeko prozesuaz galdetuta, DIY metodoa erabiltzea (hasieratik bukaerara norberak dena sortzea) ikasketa mardula izan dela aitortu du musikariak: "Nire musika sortu nahi nuen; ez letrak bakarrik, produkzioaren munduan ere sartu nahi nuen", azaldu du.