BB trickz: nor da asteburuan sareak aztoratu dituen artista?
Aste Santu bueltako musika eguneraketa ekarri digu Ainhoa Vitoriak "B Aldea"ra. BB trickz, Saint Levant, Raplhie Choo eta Dinamarca aipatu dizkigu kolaboratzaileak.
Guztietatik, BB trickz da fenomenorik berriena. Asteburu honetan, sareetan bolo-bolo ikusi dugu bere "Missionsuicida" abestiaren bideoklipa. Ice Spice, PinkPantheress edota Bad Gyalen antza somatu diote askok, eta askotariko kritikak jaso ditu artista gazteak. Bada, askorentzat izar berri baten jaiotzaren aurrean gaude. Beste batzuek, ordea, hutsaltzat jo dute bere musika.
Bestela, Saint Levant artista palestinarra ekarri digu Ainhoa Vitoriak. Bere "Very few frineds" abestia TikToken biral bihurtu ostean, leku propioa egin du artistak. Frantsesez, ingeleraz eta arabieraz kantatzen du, palestinar komunitatea eta bere arbasoak omentzen dituzten mezu politikoak tarteko.
Azkenik, Ralphie Choo eta Dinamarca ekarri dizkigu kolaboratzaileak. Lehenak Colors estudio entzutetsuan grabatutako "Tangos de una moto trucada"ri esker asteburuko musika lerroburuak bete ditu.