Reggaetoi garaikidearen ezinbesteko azpi generoak: RKT, cumbiatoia, malianteoa eta turreoa
Argentinan sortu eta nazioartera hedatu diren reggaetoiaren mugimenduez aritu zaigu Ainhoa Vitoria.
18:00
-
20:00
Reggaetoi garaikidearen ezinbesteko azpi generoak: RKT, cumbiatoia, malianteoa eta turreoa
Argentinar reggaetoiaren azpi generoez aritu zaigu Ainhoa Vitoria "B Aldea"n. Zehazki, lau estilo aipatu ditu: RKT (rakatá), malianteoa, cumbiatoia eta turreoa.
Bitan sakondu du, RKT eta turreoa, horiek baitira nazioartean oihartzun handiena izaten ari direnak.
Lehenengoari dagokionez, reggaetoi tradizionalarekin bereizteko gakoa eman digu "B Aldea"ko kolaboratzaileak: RKT abestietan, kolpea edo beata atzeraka doa.
Estiloa jorratzen dituzten artisten artean, L-Gante eta La Joaqui azpimarratu ditu Ainhoa Vitoriak.