Suediako ‘sadboy’ak: cloud rapa, agonia atmosferikoa eta inoiz egin den abestirik politena
Darko Eguiluzek cloud rap mugimendua izan du hizpide "B Aldea"n. SoundCloud plataformatik hartu du izena aipatutako estiloak, eta ezaugarri bereizgarri bat du: oinarri dentso eta atmosferikoak.
Mugimendu honen baitan, Yung Lean, Yung Sherman eta Yung Gudek osatutako SadBoys kolektiboa aipatu du Darkok. Musika estilo propioa sortzeaz gain, estetika berezia du taldeak: asiar kulturako eraginak, psikodelia, kristau erreferentziak, folklorearen eta teknologiaren arteko kontrastea…
Taldeko liderraren figuran zentratuta, Yung Lean suediar artistaren bilakaera kontatu digu Darkok; nerabetan lortutako arrakastatik hasi, droga menpekotasunetik igaro eta gaur egunera arte. Gainera, kolaboratzailearentzat "munduko abestirik politena" dena entzun dugu: Yung Leanen "Agony".