Verde Prato, disko berriaz: “Askeagoa da, ez doa ideia bati hain lotuta, soilik musika egin nahi nuen”

Tolosar artistak “Niña soñando” singlea estreinatu du “B Aldea”n.
18:00 - 20:00
Verde Prato, disko berriaz: “Askeagoa da, ez doa ideia bati hain lotuta, soilik musika egin nahi nuen”

2022an, Euskal Pop Erradikala bertsioen EPa kaleratu zuen tolosar artistak. Kortatu eta Hertzainaken klasiko biren coverrak, besteak beste, aurki daitezke bertan. Beste batzuen kantak bai, baina goitik beherako buelta emanda. Abestiok birpentsatzeak "probokazio puntu bat" izan duela dio musikariak, betiere maitasunetik eta omenaldi gisa planteatutako lana dela argituta.Datorrenaren amu gisa, "Niña soñando" izeneko singlea estreinatu du artistak "B Aldea"n. Ana umeak munduaren inguruan zituen galderen inguruko kanta dela azaldu digu gonbidatuak.