Maraca Diablo: rockero zaharrak eta eklektizismoa, Mendarotik
Proposamen bitxi bat ekarri digu Xalba Ramirezek. Euren musika ia sailkaezina da, eta horregatik dute leku propioa kolaboratzailearen "D Aldea" tartean.
18:00
-
20:00
Maraca Diablo: rockero zaharrak eta eklektizismoa, Mendarotik
Maraca Diablo proiektua aurkeztu digu Xalba Ramirez "B Aldea"ko kolaboratzaileak. Ina Iriondoren bakarkako proiektu gisa hasi bazen ere, pandemia ostean taldea sortu eta abestiak plazaratzen hasiak dira mendaroarrak.
Estilo eklektikoa dutela esan daiteke, rockaren ildotik gehienetan. Besteak beste, euskal doinu tradizionalak eta surf musikaren ukituak ere antzeman daitezke Maraca Diabloren errepertorioaren baitan.
Taldearen hiru kanta entzun ditugu Xalbarekin: "Urtaroak", "Milia Lasturko" eta "Huts".