Logelako doinu malenkoniatsuak, nazioarteko adituen zerrendetan: Raplhie Choo, rusowsky, mori eta AMORE
Ainhoa Vitoriak espainiar Estatuko eszena alternatiboko hainbat artisten lana ekarri digu.
18:00
-
20:00
Logelako doinu malenkoniatsuak, nazioarteko adituen zerrendetan: Raplhie Choo, rusowsky, mori eta AMORE
Espainiar Estatuko eszena alternatiboan indarra hartzen ari diren artisten zerrenda ekarri digu Ainhoa Vitoriak "B Aldea"ra.
Ralphie Choo artistarekin hasi du tartea, "Bulerías de un caballo malo" abestiarekin hain zuzen ere. Musika esperimentala egiten du artistak, flamenko ukituekin sarri, rock progresiboaren ildotik. Aipatutako abestiak Pitchfork hedabide entzutetsuko adituen oniritzia lortu du, abesti berri onenen tartean sartu baitute.