XSakara: “2024an album bat atera eta agian erretiratu egingo naiz”

"Lurrikarak" izeneko EPa aurkeztu du bermeotar artistak "B Aldea"n.
XSakara
18:00 - 20:00
XSakara: “2024an album bat atera eta agian erretiratu egingo naiz”

XSakara artista "B Aldea"n izan da, Lurrikarak izeneko EP berria aurkezten.

Autogestioaren hautua eginda, lan egiteko modu horrek dituen argiez eta itzalez aritu dira bermeotar artista eta Julen Idigoras.

Bestela, trap musikak azken urteotan Euskal Herrian izandako bilakaera eta ekoizlearen figurak hartutako indarra izan dute hizpide.

Etorkizunera begira, hainbat single argitaratuko dituen arren, 2024an erretiratzeko asmoa duela aitortu du artistak. Arrazoien artean, musikagintzan aritzeak poztasuna baino buruhauste gehiago ematen dizkiola.