Bikotekide ohiari kantatzen dioten hiru emakume, Shakira eta Miley Cyrusetik harago

Shakira eta Piqueren eztabaida aitzakia hartuta, bikotekide ohiei abestu dioten artisten zerrenda ekarri digu Ainhoa Vitoriak.
Lana Del Rey
18:00 - 20:00
Bikotekide ohiari kantatzen dioten hiru emakume, Shakira eta Miley Cyrusetik harago

Shakirak Bizarrapekin egindako 53. sesioak eta Miley Cyrusek "Flowers"ekin sortutako eztabaidaren ildotik, Ainhoa Vitoriak bikotekide ohiei abestu dioten artisten zerrenda ekarri digu "B Aldea"ra.

Aipatutako abestien sortutako atmosfera garratzaren kontrapuntu gisa, Kali Uchisen "I Wish you Roses" izan da entzun dugun lehen abestia, bikotekide ohiarentzako hitz ederrak dituzten artistak egon badaudela probatzeko.

Arlo Parksen "Weightless" izan da Vitoriak ekarri digun bigarren proposamena. Udaberrian ezagutuko dugun lan berriko lehen aurrerapena da kanta. Harreman erromantiko batean asko eman eta gutxi jasotzen duguneko sufrimendua da abestiaren letraren muina."Did you know that there's a tunner under Ocean Blvd" da Lana Del Reyren disko berriko singlearen izena. Abesti honetan, geure burua maitatzen ez dugunean beste batek gu maitatzeko dugun beharraz hausnartzen du artistak, ohiko tonu malenkoniatsutik aldendu gabe. Mezuaren norabidearen inguruko dudarik balego, bikotekide ohiaren urtebetetze egunean kaleratu du kanta.Bitxikeria gisa, Ocean Boulevard izeneko lekua bilatzen saiatu dira Lana Del Reyren zaleak, abestiari zentzu literala aurkitzeko gogoz. Teoria gehienen arabera, Kaliforniako Long Beach hiriko bulebarraz ari da artista, hirigunea eta hondartza lotzen dituen pasabideaz hain zuzen ere. 1967tik itxita dagoen arren, igarobide hau galeria ezkutu bat da, hiriko harribitxi arkitektonikoa. Bertan, mosaikoz beteriko lauzak eta zutabe dotoreak aurki daitezke.