2023ko BRIT sariak: emakume faltan, aspaldiko urterik oparoenean

Ainhoa Vitoriak 2023ko BRIT sarien izendapenen bueltan sortutako polemika ekarri digu “B Aldea”ra: aurtengo artista onenaren zerrendan gizonak baino ez daude, Erresuma Batuak emakume musikarien urteko uzta sekulakoa izan den arren.
18:00 - 20:00
2023ko BRIT sariak: emakume faltan, aspaldiko urterik oparoenean

Ez dago emakumerik, ezta pertsona ez bitarrik, 2023ko BRIT sarietako artista onenaren izendatuen zerrendan. Gaiak eztabaida piztu du sareetan, baita musikaren industriaren baitan —Loud LDN kolektiboaren salaketa kasu—.

Ainhoa Vitoriak ekarri digu gaia "B Aldea"ra. Nola liteke nazioarteko aitortza lortu duten emakume musikariak zerrendatik kanpo gelditzea?

Emakumeak egon badaude, baina ez BRITetako garaikur gorenean. Beste batzuetan, talde onenarena adibidez, Wet Leg eta Nova Twins taldeak aurki dezakegu.

Hala ere, Vitoriaren ustez, badaude aurten musika atera eta errekonozimendu gorena merezi duten hainbat britaniar artista. Horietako lau aipatu ditu "B Aldea"n.

Little Simz

Rap musikariak NO THANK YOU izeneko diskoa atera zuen 2022ko abenduan. Nazioarteko kritikaren onespena jaso du lanak, baita Mercury sari entzutetsua. Artistaren zazpigarren diskoa da aipatutakoa, ibilbide luze eta oparo baten azken alea.

PinkPantheress

2022a Londresko artista gaztearen urtea izan da 2022a. Urtebete lehenago ezagutu genuen "B Aldea"n, TikTokeko sadgirlen ikono bilakatuta.

Ordutik, hainbat abesti eta EP bat kaleratu ditu, mundu mailako adituen belarrietaraino iritsita. Hori gutxi balitz bezala, Coldplay taldeak artistaren "Just For Me" kantaren bertsio bat egin zuen 2021eko urrian.

Charli XCXCambridgeko artistak Crash izeneko diskoa kaleratu zuen iazko martxoan. Lana Erresuma Batuko zerrenden lehen postuan egon zen hainbat egunez, fenomeno bihurtuta. Publikoaren harrera beroaz gain, adituek ere goraipatu dute lana: Pitchfork medio entzutetsuak 8ko nota jarri dio.BRIT sarietako epaimahaiaren irizpidearen arabera, ostera, Charli XCXek ez du merezi urteko musikariaren izendapena eta pop R&B artista onenaren izendapenarekin konformatu beharko du.

RAYE

My 21st Century Blues izeneko lan luzea atera du 2023an, hamar urteko ibilbide musikala ospatzeko.

Gainera, 070 Shakekin elkarlanean kaleratutako "Escapism" abestia biral bihurtu da sare sozialetan, abesti zerrenda britainiarretan lehenengo postura iristeraino.