Sua: “Ez dugu beldurrik gure barne beldurrak idatzi eta horien inguruan pentsatzeko”

Taldeko Ane Barrenetxea "B Aldea"n izan da, 'Gorde genituen beldurrak' diskoa aurkezten.
Audio imagen Orain
18:00 - 20:00
Sua: “Ez dugu beldurrik gure barne beldurrak idatzi eta horien inguruan pentsatzeko”

Sua taldeko Ane Barrenetxea "B Aldea"n izan da, bizkaitar laukotearen Gorde genituen beldurrak izeneko diskoa hizpide.

Taldearen bigarren lan luzea da plazaratu berri dutena, eta asteburu honetan bertan hasiko dira jendaurrean aurkezten.

Artistak azaldu digunez, beldurren inguruko hausnarketa dago disko berriaren muinean. Alfonso Casas ilustratzailearen "Monstruosamente" liburuak piztu zien norberak sentitu baina kolektiboak diren beldurren inguruan pentsatzeko gogoa.Datozen hitzorduez galdetuta, Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan Sua zuzenean ikusteko aukera izango da.