Ezpalak: "Kanta zakarrenak dira publikoarekin konektatzen dutenak eta gu erosoen sentiarazten gaituztenak"

Eñaut Gaztañaga taldekidea "B Aldea"n izan da, bandaren hirugarren lan luzea aurkezten.
Audio imagen Orain
18:00 - 20:00
Ezpalak: "Kanta zakarrenak dira publikoarekin konektatzen dutenak eta gu erosoen sentiarazten gaituztenak"

Hortz Aina Hots diskoa kaleratu berri du Ezpalak gipuzkoar taldeak. Bandako Eñaut Gaztañaga "B Aldea"n izan da, hirugarren lan luze honek emandakoa hizpide.

Durangoko Azokan aurkeztu zuten lana eta dagoeneko hasi dira disko berriko abestiak zuzenekoetako errepertorioan sartzen.

Kontzertuetako energia izan da, hain zuzen ere, Hortz Aina Hots osatzeko irizpideetako bat. Izan ere, Gaztañagak azaldu duenez, publikoarekin gehien konektatzen duten "abesti zakarrak" biltzen ditu diskoak. Gainera, taldekideak zakartasun horretan eroso daudela azaldu du musikariak.Diskoaren sorkuntza prozesuaz galdetuta, bitxikeria bat kontatu digu Gaztañagak: abestiak grabatu aurretik ez dituzte sekula entseatzen.