Mirua: “Bakoitzak bere ekarpena egiten du eta bertan dago taldearen grazia”
Mirua taldeko Maitane Iruiñ eta Mattin Zeberio izan dira "B Aldea" saioan euren lan homonimoa aurkezten. Aurreko urteko Maketa Lehiaketan Harrobia Saria eraman zuen hirukote tolosarrak (Oso Polita zigiluarekin EP bat grabatu eta argitaratzea) eta horren emaitza den lanaren inguruan mintzatu dute.
Oso pozik daude diskoak izan duen harreragatik eta jendearen partetik izan duten feedback positiboagatik. Euren hitzetan, bakoitzak bere ekarpena egiten dio Miruari, eta bertan dago taldearen grazia.
Izan ere, erreferente oso ezberdinak eta musika estilo ezberdinak entzuten dituzte; Maitane eta Malentxo estilo klasiko batetik datoz, eta Mattin, ordea, musika elektronikotik.
"B Aldea"n aurreratu dutenez, martxotik aurrera taldearen kontzertuak izango dira, eta dagoeneko ari dira zuzenekoak prestatzen.