Pasadenaren taldearen ‘Zerua ireki’, ‘Izpia’ izeneko EParen lehen singlea

Pasadena taldeko Jon Basaguren “B Aldea”n egon da, ‘Zerua ireki’ izeneko abestia aurkezten.
Pasadena Argazkia: @pasadenamusika
18:00 - 20:00
Pasadena taldearen ‘Zerua ireki’, ‘Izpia’ izeneko EParen lehen singlea

Pasadenaren Zerua ireki singlea aurkeztu digu Jon Basagurenek "B Aldea"n.

Duela ia urtebete ezagutu genuen Pasadena bikotea, kaleratu zuten estreinako diskoarekin. Libe Garcia de Cortazar eta Jon Basaguren artistek osatzen dute bikoa, hainbat talderekin lanean ibili ostean elkartutako musikariak biak.

Gakobeltz Hit Faktorian grabatutako 'Izpia' izeneko EParen lehen singlea da Zerua ireki abestia. Lanaren kaleratze datarengatik galdetuta, oraindik zehazteke dagoela azaldu du Basagurenek.