Los Sanchos: “Funtsean nahiko emoak gara, baina badugu argi puntu itxaropentsu bat”
Taldeko Ruben Ramosek “Escaso Entusiasmo” diskoa aurkeztu du “B Aldea”n.
18:00
-
20:00
Los Sanchos: “Funtsean nahiko emoak gara, baina badugu argi puntu itxaropentsu bat”
Los Sanchos taldeko Ruben Ramos "B Aldea"n izan da, bandaren "Escaso Entusiasmo" diskoa aurkezten.
Biniloan autoekoitzitako zortzi abestik osatzen dute gipuzkoar taldearen estreinako lana. Erreferentziengatik galdetuta, Clous Nothings, La Dispute, Nueva Vulcano eta Cloud Nothingsen soinuetatik edaten dutela diote Los Sanchoseko kideek.
Taldea berria den arren, Ruben Ramon Nerabe, Reuben RG eta Cohen taldeetan aritu izan da. Azken honetan, gainera, Los Sanchoseko bateria jolearekin kointziditu zuen.