Izorratuz disfrutatzeko sortutako punka, Zarautzetik, Ginger taldearen eskutik
Xalba Ramirez "B Aldea"ko kolaboratzaileak talde zarauztarraren musikan murgildu gaitu.
18:00
-
20:00
Izorratzen disfrutatzeko sortutako punka, Zarautzetik, Ginger taldearen eskutik
Ginger talde zarauztarraren musikarekin etorri da Xalba Ramirez "B Aldea"ra. Urtebete inguru daramate kontzertuak ematen eta, definitu beharko balu, "izorratzen duen" punk musika egiten dutela dio Xalbak.
Aurretik, Mor More, MKT eta Pottors eta Klito taldeetan aritu izan dira taldekideak.
Sei abestiz osatutako estreinako EPa kaleratu dute aurtengo udaberrian, 'Ginger' titulupean. Orduan, Andrea Lopetegi eta Nerea Altxu taldekideen bisita izan genuen "B Aldea"n.
Gingerren musikaren testuinguruan, Zarautzeko musika mugimendua eta eraitsi berri duten Putzuzulo gaztetxea izan ditu hizpide saioko kolaboratzaileak.