MICE: “Inguruan izan ditudan artista puskak zukutu egin ditugu estudioan, oso gozagarria izan da”

‘Lautada’ izeneko disko berria aurkeztu dute MICEko kideek ‘B Aldea’n.
18:00 - 20:00
MICE: “Inguruan izan ditudan artista puxkak zukutu egin ditugu estudioan, oso gozagarria izan da”

MICEko Miren Narbaiza eta Joseba Baleztena (Joseba B Lenoir) 'B Aldea'n izan dira, 'Lautada' izeneko bigarren diskoa aurkezten.

Kaleratu duten hirugarren lana da aurkeztu berri dutena, MICE diskoaren eta 'Zilar Printzak' EParen atzetik.


Gakobeltz Hit Faktoria izeneko gune auto kudeatu bat sortu eta bertan osatu dute lana, beste hainbat musikariz inguratuta. Aipatutako kideak sekulako artistak direla eta "zukutu" egin dituztela aitortu du Miren Narbaizak, baita esperientzia oso gozagarria izan dela azpimarratu.Ekarrizketaz gain, zuzenekoa ere eskaini digute MICEko kideek, Behekaldean.