Petri, Trigger eta Telmo Trenor X Andoni Olaetxea: irailetik aurrera entzungo ditugun hiru proposamen berezi

Datorren ikasturtean argia ikusiko duten hainbat proiektu izan ditu hizpide Ainhoa Vitoriak.
Petri
18:00 - 20:00
Petri, Trigger eta Telmo Trenor X Andoni Olaetxea: irailetik aurrera entzungo ditugun hiru proposamen berezi

Ikasturteko azken saioan, datorrenera begira jarri da Ainhoa Vitoria "B Aldea"n. Irailetik aurrera entzungai izango diren hiru artista bitxiren proposamenak ekarri ditu.

Hasteko, Petri donostiarra izan du hizpide. Pedro Garro dago Petri proiektuaren ostean eta oraindik zuzenekorik eskaini ez duen arren, dagoeneko hiru abesti ditu entzungai.


Bestetik, Eñaut Zubizarreta Mendieta aretxabaletarraren Trigger izeneko proposamenaz aritu da Vitoria. Biolontxeloa da Triggerren musikaren oinarria eta proiektuarekin lortu nahi duena kontatu digu Eñautek berak.Azkenik, Andoni Olaetxea eta Telmo Trenor artisten elkarlana aurkeztu digu. Irailean, "Paperezko mila eguzki" izeneko EPa aterako dute. Bertan, Ibil Bediko kideek abestutako jota bat eta Poliziak hildako Gladys del Estal militante antinuklearrari egindako omenaldia aurkituko ditugu.