Holograma musikariak eta cyborgak: unibertso digitalak musikaren mugak urratzen dituenean
Hatsune Miku, Lil Miquela eta Yeule artista digitalen inguruan hitz egin du Lorea Argaratek "B Aldea"n.
18:00
-
20:00
Holograma musikariak eta cyborgak: unibertso digitalak musikaren mugak urratzen dituenean
Gizaki hutsak ez diren hainbat artista ekarri ditu Lorea Argaratek "B Aldea"ra.
Hasteko, Hatsune Miku talde japoniarra aipatu du Loreak. Musika talde honen abeslaria holograma bat da (proiekzio bat) eta formatu honetan aitzindaria izan dela azaldu du saioko kolaboratzaileak.
2016an Japoniatik irten eta mundu osoan zehar aritu da banda, Lady Gagaren gonbidatu izatera iritsi arte.
Azkenik, Yeule artista gaztea proposatu digu Argaratek. Yeulek cyborg eta pertsona ez bitar bezala definitzen du bere burua. Hasieran, pantaila bitarteko zuzenekoak eskaintzen zituen, baina dagoeneko eman ditu jendaurreko kontzertuak, aurtengo Primavera Sounden kasu.