Jon Macicior: “2020ko neguan klik egin eta abesti bat osorik sortzen ikastea erabaki nuen”

Musikari nafarra "B Aldea"n izan da, bere bakarkako proiektua aurkezten.
Jon Macicior
18:00 - 20:00
Jon Macicior: “2020ko neguan klik egin eta abesti bat osorik sortzen ikastea erabaki nuen”

Jon Macicior artista gaztea "B Aldea"n izan da, bakarlari gisa kaleratutako bi singleak aurkezten.

Kalera eta Azken Trena taldeetan gitarrajole aritu ostean, ibilbide propioari ekitea erabaki zuen 2020an, Jon Macicior izenpean. Ordutik, Aurriak diskoko bi aurrerapen abesti, Zatiak eta Aurriak, kaleratu ditu dagoeneko.

Maciciorrek berak "B Aldea"n azaldu duenez, formakuntza teorikorik izan ez arren, taldeetan egindako urteetako eskarmentuek musika ulertzeko modu berezia eman diote.