BENIZZE: "Azkenaldian aitzakia dezente entzuten dira, euskara ez dago modan"
Musikari arabarrak "Mamuak eta Izozkiak" abestia aurkeztu du, primizian, "B Aldea"n.
18:00
-
20:00
BENIZZE: "Azkenaldian aitzakia dezente entzuten dira, euskara ez dago modan"
BENIZZE artista gasteiztarrak Mamuak eta Izozkiak abestia primizian estreinatu du "B Aldea"n. Ruper Ordorikarekin egindako kolaborazioa da, eta 90 hamarkadako erreferentzia nostalgikoz beteta dator kanta.
Ruperri autotunea jarri dion lehen artista izan da BENIZZE, eta harekin lan egitea plazera izan dela azaldu dio musikari gasteiztarrak Julen Idigorasi.
Euskaraz abesteko hautuaz galdetuta, modan ez dagoela dio elkarrizketatuak. "Euskaraz kantatzeak bere mugak" dituen arren, gure hizkuntzaren "berezitasuna" eta hizkuntzak berezkoak dituen "konnotazioak" azpimarratzeko beharra sentitzen du BENIZZEk.