WAAH!, ‘Something Happier’ EPaz: “Musika alaiagoa izan daiteke, baina letrak beti bezain emoak dira”

We Are Apes, Hello! bikoteko Andoni "B Aldea"n izan da, EP berria aurkezten.
18:00 - 20:00
WAAH!, ‘Something Happier’ EPaz: “Musika alaiagoa izan daiteke, baina letrak beti bezain emoak dira”

We Are Apes, Hello! power duoko Andoni "B Aldea"n izan da, "Something Happier" izeneko Epa aurkezten.

Lan berriaren izenean alaitasunak presentzia duen arren, EP an "betiko letra emoak" topatuko ditugula azaldu du elkarrizketatuak.

Disko luzerik egiteko asmorik ote duten galdetuta, pazientzia gutxi dutela aitortu du Andonik; izan ere, abestiak sortu bezain azkar grabatzeko presa izaten dutela dio WAAH! taldeko kideak.