Anni B Sweet, “Los Estanques”ekin egindako diskoaz: “Fusio ederra izan da, oso aske sentitu gara"

Anni B Sweet artistarekin izan da Julen Idigoras, Los Estanques taldearekin elkarlanean sortutako “Burbuja Cómoda y Elefante Inesperado” diskoa hizpide.
Los Estanques y Anni B Sweet
18:00 - 20:00
Anni B Sweet, “Los Estanques”ekin egindako diskoaz: “Fusio ederra izan da, oso aske sentitu gara"

"Burbuja Cómoda y Elefante Inesperado" diskoa da Los Estanques eta Anni B Sweet artisten elkarlanaren emaitza. Musikari malagarra "B Aldea"n izan da, azken lan honek eman diona hizpide.

Artistak azaldu duenez, sare sozialen bitartez sortu zen elkarlana. Izan ere, taldeak Anni B Sweeten Buen Viajeren bertsio bat igo zuen Instagramera eta orduan jarri ziren harremanetan.

Behin hizketan hasita, elkarlana proposatu zioten elkarri. 60 eta 70eko hamarkadako musikarekiko miresmena tarteko, "influentziak partekatzeaz gain, musikalki oso bateragarriak" zirela ohartu ziren.

Sortze prozesuan, "konektatuta" sentitu dira bai Anni B Sweet baita Los Estanqueseko kideak. "Fusio ederra izan da, oso aske sentitu gara", azaldu du artistak.

Proiektuak jarraikortasuna izango ote duen galdetuta, baiezko erantzuna eman du musikariak.