Full Cab talde bilbotarra: rock “garajero gordina” eta unibertso bisual landua

Liam McDonnell, taldeko abeslaria, "B Aldea"n izan da bandaren bigarren singlea aurkezten.
Full Cab
18:00 - 20:00
Full Cab talde bilbotarra: rock “garajero gordina” eta unibertso bisual landua

Full Cab taldeko Liam McDonnell "B Aldea"n izan da, bilbotar laukotearen Old White Men izeneko bigarren singlea aurkezten.

Pandemia garaian idatzi zituzten LPko letrak, orduko "frustrazioa"ri erantzuteko "garrasi" gisa. Ordutik, hainbat saritan izendatu dituzte eta bandarik onenaren garaikurra eskuratu zuten 2021eko Rockeinen.

Estiloaz galdetuta, musika "garajero gordina" egiten dutela azaldu du McDonnelek.

Taldeko lau kideek (Liam McDonnell, Mikel Puertas, Asiert Astorkiza eta Natxo Atxa) lotura estua dute ikus-entzunezkoen munduarekin, ogibidez zein pasioz. Horregatik, berebiziko garrantzia ematen diote bandaren alderdi bisualari, bideoklip eta argazki zainduekin.