Disko musikaren sorrera: emakumeen eta LGBTIQ+ kolektiboaren iraultza bat, Paradise Garage klubean
70eko hamarkadako dantzaleku koloretsuetatik abiatu eta gaur egunera arteko bidaia proposatu digu Lorea Argaratek, disko musikaren historian barrena.
18:00
-
20:00
Disko musikaren sorrera: emakumeen eta LGBTIQ+ kolektiboaren iraultza bat, Paradise Garage klubean
Disko musikaren munduan murgildu gara, Lorea Argaraterekin, "B Aldea"n. Egon diren korronte ezberdinez eta musikaren historian izan duen garrantziaz aritu da saioko kolaboratzailea.
Paradise Garage New Yorkeko klub historikoan musika jartzen zuen Larry Levan dj-a gogora ekarriz hasi du kontaketa, 70eko hamarkadan. Izan ere, Vietnamgo Gerra tarteko AEBko gizartea guztiz eraldatzen hasi zenean, iraultza soziala ekarri zuen disko musikak.
Marjinatutako kolektiboen (emakumeak, pertsona arrazializatuak, lgtbiq+…) askapenarekin lotu izan da generoa, minoria horietako kideak izan baitziren disko musikaren hazia loratu zutenak.