Nintendocore, queercore, otakucore eta glitchcore: ezagutzen ez zenituen arren, existitzen diren musika motak
Entzun al duzu inoiz Nintendoren bideojokoak eta hardcorea uztartzen dituen musika estiloa?
18:00
-
20:00
Nintendocore, queercore, otakucore eta glitchcore: ezagutzen ez zenituen arren, existitzen diren musika motak
"Core" atzizkia aitzakia hartuta, hainbat musika estilo bitxiren inguruan aritu da Ainhoa Vitoria "B Aldea"n.
Hardcore eta metalcore estilo ezagunetatik haratago, musika sailkatzeko modu oso zehatzak sortu dira azken urteetan.
Queercore edo homocorea 80ko hamarkadan sortu zen, rockaren azpi-genero eta korronte kultural gisa. Queer kultura aldarrikatzen dute letretan, umoretik askotan. Adibideak aipatzen hasita, Pansy Divisionesn "That's So Gay" eta Dazey and The Scoutsen "Wet" ekarri dizkigu Vitoriak.