Rock feminista eta El Quinto Escaloneko freestylerrak: Argentina, nazioarteko musikaren erreferente
Barbi Recanati, Marilina Bertoldi, Duki, Bizarrap eta beste hainbat artistaren lana erakutsi digu Ainhoa Vitoriak.
18:00
-
20:00
Rock feminista eta El Quinto Escaloneko freestylerrak: Argentina, nazioarteko musikaren erreferente
Argentinan arrakasta gehien duten musika estilo garaikideez aritu da Ainhoa Vitoria, "B Aldea"n. Rocka egiten duten emakume feministetatik hasita artista urbanoetaraino, argentinar eszenaren argazkia egin du kolaboratzaileak.
Kongresu argentinarrean musika jaialdietan artista emakumeen kuota (% 30ekoa) egotea erabaki zenetik, hainbat izen gailendu dira. Horien artean dago Marilina Bertoldi "rock feminsitaren erregina". 2019an albumik onenaren Gardel Saria irabazi zuen "Prender Un Fuego" diskoarengatik.