'UK garage'a eta 'grime'a: 90eko hamarkadako ‘rave’etatik musika zerrenden gorenera

Ainhoa Vitoria 'UK garage' eta 'grime' estiloez aritu da "B Aldea"n. Besteak beste, Charlie XCX, Disclosure eta Stormzy musikarien lana izan du hizpide.
18:00 - 20:00
UK garagea eta grimea: 90eko hamarkadako ‘rave’etatik musika zerrenden gorenera

Musika elektronikotik datorren estiloa da UK garagea. Jungletik eta R&Btik ere edaten du, Ainhoa Vitoriak "B Aldea"n azaldu duenez.

90eko hamarkadetako festa eta raveetan entzuten zen elektronikari erritmoa bizkortzen hasi ziren hainbat artista, speed garage delako estiloa sortuz. Gerora izen hobea hartu duen arren, biolentziarekin eta drogarekin lotu izan da musika mota hau.

UK garagea, dubstepa eta grimea jorratzen dituzten hainbat artista aipatu ditu Vitoriak: Scrillex, Disclosure, Stormzy eta Charlie XCX.