Pinpilinpussies: “Euskaraz idazten hastea erabaki politiko bat izan da, erronka pertsonala”

"DEA8D" abestia estreinatu du bikoteak "B Aldea"n.
Pinpilinpussies
18:00 - 20:00
Pinpilinpussies: “Euskaraz idazten hastea erabaki politiko bat izan da, erronka pertsonala”

Durango eta Bartzelonatik dator Pinpilinpussies bikotea. Otsailaren 25ean kaleratuko dute bigarren lan luzea: "Hipocondría". Taldeko Ane Barcenak aurkeztu du diskoa, "B Aldea"n.

2020an plazaratu zuten lehen diskoa, "Fuerza 3" izenekoa. Lana publiko egin eta gutxira alarma egoera sartu zen indarrean eta nahi baino kontzertu gutxiago egin dituzte ordutik. Baina bi urte hauetan ez dira geldirik egon; izan ere, Barcenak azaldu duenez, estudioan sartu eta disko berriko abestiak konposatzeko probestu dituzte.

Disko berriaren izenagatik galduta, Ane eta Raquelek (bi taldekideek) komunean duten ezaugarria dela azaldu dio musikariak Julen Idigorasi. Bada, "eszenatoki imajinario" negatiboak irudikatzeko joera izan ohi dute bi musikariek, eta hortik dator "Hipocondría".Hizkuntza hautuaz ere aritu da Ane Barcena, eta euskaraz idazten hastea erabaki politikoa izan dela azaldu. Hala ere, ez da prozesu erraza izan, jendeak letrak ez ulertzeko intseguritateari eta auto exijentziari aurre egin behar izan baitio.Elkarrizketa amaitzeko, Pinpilinpussiesek DEA8D kanta estreinatu du, esklusiban, "B Aldea"n.