Occhi Di Farfalla: “Berrasmatze prozesu bat izan da, zentzu guztietan: taldekide berriak eta soinu berriak”
Miren Aranguren, taldeko abeslaria, "B Aldea"n izan da "Iraun" izeneko lan berria aurkezten.
18:00
-
20:00
Occhi Di Farfalla: “Berrasmatze prozesu bat izan da, zentzu guztietan: taldekide berriak eta soinu berriak”
Occhi Di Farfalla taldeko Miren Aranguren "B Aldea"n izan da, "Iraun" izeneko disko berria aurkeztu bezperan. Lanarekin aurrekoekin baino "gusturago" dagoela aipatu du taldeko musikariak, esperientziak ematen duen segurtasunetik.
Pandemiak zeharkatutako diskoa izan da "Iraun", eta hortik datorkio izena. Bada, "bi urte luze eta zail hauetan" irautea lortu du taldeak. Besteak beste, Europan barrena zuten bira bertan behera utzi behar izan zutela aipatu du musikariak.
Gainera, "berrasmatze prozesu bat" bizi izan dutela azaldu du Arangurenek: taldekide berriak dituzte eta soinu aldetik ere beste bide batzuk esploratzen hasi dira.