22 urte ditu, tronbonista da eta, Goya Sarien aurretik, ez zuen C Tangana ezagutzen: nor da Rita Payes?
Izaro Andresek Rita Payes kataluniarraren musika ekarri du “B Aldea”ra. Payesek 2022ko Goya sarietan abestu du, C Tanganarekin batera.
18:00
-
20:00
22 urte ditu, tronbonista da eta, Goya Sarien aurretik, ez zuen C Tangana ezagutzen: nor da Rita Payes?
Rita Payes Roma kataluniar musikaria momentuko artistetako bat da. Payesek eta C Tanganak 2022ko Goya Sarietan elkarrekin abestu dute Te venero abestia. Horren aitzakian, Izaro Andresek Payesen musika ekarri digu "B Aldea"ra.
22 urteko abeslari eta tronbonista da Payes. Musikarien familian sortutako gazteak jazza jorratzen du batik bat. 2019an, Elisabeth Roma amarekin "Imagina" izeneko bertsioen diskoa atera zuen. Bi urte beranduago, 2021ean, abesti propioekin osatutako "Como la piel" lan luzea kaleratu zuten ama-alabek.