Saddest Factory: militantzia eta elkartasuna, musika alternatiboaren unibertsoan

Phoebe Bridgers artistaren zigilua da Saddest Factory. Ainhoa Vitoriak musikari estatubatuarraren babespean lanean ari diren hainbat artistaren abestiak ekarri ditu “B Aldea”ra.
Claud
18:00 - 20:00
Saddest Factory: militantzia eta elkartasuna, musika alternatiboaren unibertsoan

Phoebe Bridgers musikariaren Saddest Factory zigiluaz aritu da Ainhoa Vitoria "B Aldea"n. Claud, Charlie Hickey, Muna eta Scruffpuppie artistek, besteak beste, osatzen dute egun Saddest Factoryren katalogo interesgarria.

Claud artista ez bitarraren "Supermonster" izan zen zigiluak kaleratu zuen lehen diskoa, 2021an. Bedroom-pop (logelako popa) delakoa jorratzen du eta Bleachersen kontzertuetan ikusi izan dugu.


Muna hirukoaz ere aritu da Ainhoa Vitoria. Talde queer honek Phoebe Bridgersekin kolaboratu izan du. Gainera, Promising Young Woman filmeko soinu-bandaren sorkuntzan parte hartu dute.

Azkenik, Scruffpuppie artista bitxia izan dute hizpide Julen Idigorasek eta Ainhoa Vitoriak. YouTuben egin zen ezaguna eta dreampop estiloa egiten du. Musikariaren lana Interneten aurkitzea zaila den arren, wondering how abestia ekarri digu Vitoriak.