Magrot: krustazeoen gorozkietatik sortutako “indie zikina”, Madriletik

Magrot hirukote madrildarraren musika ekarri du Izaro Andresek “B Aldea”ra.
Magrot
18:00 - 20:00
Magrot: krustazeoen gorozkietatik sortutako “indie zikina”, Madriletik

Magrot taldea da Izaro Andresen "B Aldea"ko asteko proposamena. 2019an sortu zen hirukotea, Madrilen. Gabrielek, Lucak eta Charlottek osatzen dute taldea eta "indie zikina" egiten dutela esan izan dute hainbat elkarrizketetan.

Haien musikaren inguruko unibertsoa sortzeko, hainbat arte disziplinatako lagunez inguratuta egoteko zortea dutela esan izan dute.

Taldearen izenak istorio bitxia du atzetik: otarrainxkak zuritzean irtetzen den substantzia marroiari egiten dio erreferentzia magrot izenak. Izan ere, kideek magrot deitzen zioten ustez otarrainxkaren gorozkia den horri, eta taldearentzat izen aproposa zela pentsatu zuten, txantxetan.

Magroten Zombieland eta Lamia abestiak entzun ditugu Izaro Andresekin.