Skabidean: “Pandemian, guretzat, Iruñea “Hiri zahar zikina” izan da”

Antonio Iriarte, Skabidean taldeko bateria-jolea, “B Aldea”n izan da. “Hiri Zahar Zikina” diskoa aurkeztu digu bertan.
Skabidean
18:00 - 20:00
Skabidean: “Pandemian, guretzat, Iruñea “Hiri zahar zikina” izan da”

Skabidean taldeko Antonio Iriarte "B Aldea"n izan da, "Hiri Zahar Zikina" disko berria aurkezten.

The Pogues taldearen "Dirty Old Town" diskoaren omenez jarri diote izena 2021eko abenduan sortutako azken lanari. Gainera, The Poguesen izen bereko abestiaren bertsioa aurki daiteke diskoan.

Talde ezagunari gorazarre egiteaz gain, pandemian bizitakoak ere biltzen ditu "Hiri Zahar Zikina"k. Izan ere, Iriartek azaldu duenez, itxialdian zehar hiri zahar zikina izan da Iruñea, Euskal Herritik biran ibiltzeko ohitura zuten taldekideentzat bederen.

Kaki Arkarazorekin grabatu dute azken lan luzea, Garate Studiosen. Diskoan, 2tonea, rocksteadya, reggaea, funkya, soula eta beste hainbat estilo aurki daitezke, taldearen azken lanetan ohikoa den bezala. Nahasketa bitxi horien erakusle da Sortetxeari, jota eta reggae estiloak fusionatzen dituena.Besteak beste, Iruñerriko ustezko loraldi kulturalaz aritu dira Julen Idigoras eta Antonio Iriarte. Azken honen ustez, Iruñean "beti egon da" musika mugimendu oparoa, azken urtean "Euskal Herria mailara hiruzpalau taldek" oihartzun berezia lortu duten arren.