Pikowsky: “Gidoietatik ateratzea erabaki dut eta 34 kanta kaleratu ditut”
Ander Pikowsky bilbotar artista “B Aldea”n izan da, argitaratu berri duen disko laukoitza hizpide.
18:00
-
20:00
Pikowsky: “Gidoietatik ateratzea erabaki dut eta 34 kanta kaleratu ditut”
Ander Pikowsky musikari bilbotarra "B Aldea"n izan da, argitaratu berri duen proiektu bitxia aurkezten: 34 abestiz osatutako disko laukoitza.
Orain arte publikatu gabeko abestiak dira denak, "Kontraindikazioak I", "Kontraindikazioak II", "Make Me Bleed" eta "Endorfinas Multiples" izeneko lau diskoetan banatuta. Proiektu osoari "Reset" izena jarri dio Pikowskyk, orain arte sortutakoa bukatutzat eman eta hasiera berriari keinu eginez.
Etxean grabatutako abestiak dira denak, demo formatukoak, "askorik pentsatu gabe" argitaratutakoak. Bildutako kanta gehienak "absurdotik" sortu direla azaldu du Pikowskyk berak.
Azkenik, "B Aldea"ko Behekaldetik pasatu zenekoaz ere aritu dira Julen Idigoras eta Ander Pikowsky.