Ameriketako Estatu Batuetan japoniarra izatea: nor da Mitski?

2018tik ez du lan berririk atera. Ostiral honetan, "Laurel Hell" izeneko diskoa plazaratuko du. Ainhoa Vitoria Mitskiren lanaz aritu da "B Aldea"n.
Mitski
18:00 - 20:00
Ameriketako Estatu Batuetan japoniarra izatea: nor da Mitski?

Mitski artistaren inguruan aritu da Ainhoa Vitoria "B Aldea"n. Jatorri japoniarreko musikariak disko berria aterako du aste honetan, eta bere ibilbidean barreneko bidaia musikala ekarri digu saioko kolaboratzaileak.

2018an argitaratu zuen bere azken diskoa, "Be the Cowboy" izenekoa. Lau urteko isilune honen ostean, ostiralean publikatuko du "Laurel Hell" izeneko lan luze berria.

Artista nomada da Mitski, herrialde batetik bestera bidaiatzen duen bitartean konposatzen baitu. Horregatik, sortzerako orduan, ahotsari ematen dio garrantzi gehien. Izan ere, musikariak berak hainbat elkarrizketatan aipatu duenez, bidaiatzen dabilen bitartean ez du musika tresna eta baliabide tekniko nahikoa izaten.

Ameriketako Estatu Batuetan japoniarra izateari buruzko Your Best American Girl abestia da Mitskiren kanta ezagunenetariko bat.Bakarkako ibilbide oparoaz gain, Harry Styles eta Lorde musikari ospetsuekin biran ikusi dugu artista japoniarra.
Publizitatea
X