Victoria Bigelow: doluari eta onarpenari abesten dion artista "triste dibertigarria"

28 urteko georgiar musikariak urteak daramatza musika egiten. Izaro Andresek bere abestiak ekarri ditu "B Aldea"ra.
Victoria Bigelow
18:00 - 20:00
Victoria Bigelow: doluari eta onarpenari abesten dion artista "triste dibertigarria"

Victoria Bigelow georgiar musikariaren lana ekarri du Izaro Andresek "B Aldea"ra. 28 urte ditu eta nerabetatik egiten du musika. Letra poetikoak dira bere lanaren ezaugarri aipagarriena.

"Etereo eta epel" gisa definitu du Izarok artista estatubatuarraren musika. Oran arte, hiru EP kaleratu ditu Victoria Bigelowek: "Going Blue", "To everyone I loved before" eta "Waves".

13 urterekin hasi zen musika egiten eta 15ekin Nashvillera joan zen, ibilbide profesionala bertan abiatzeko asmoz. Epe laburrean ez zuen lortu; izan ere, arazo pertsonalak tarteko, musika utzi behar izan zuen denboraldi batez.Ordutik, doluari, bakardadeari eta norbere buruaren onarpenari abesten dio, eta bere burua "triste dibertigarri" gisa definitzen du Bigelowek berak.