Lorea Argarate: Autotunea ez, baina mikrofonoa bai?

Lorea Argarate “B Aldea”n izan da, mikrofonoak hizpide. Noiz asmatu zen? Zertarako? Nola eraldatu du musikaren historia?
Mikrofonoa
18:00 - 20:00
Lorea Argarate: Autotunea ez, baina mikrofonoa bai?

Mikrofonoaz aritu da Lorea Argarate "B Aldea"n. Definizioz, mikrofonoa transduktore elektro-akustiko bat da, soinuaren uhinak energia elektriko bihurtzen dituen itzultzailea, alegia.

Egungo tresnaren lehen prototipoa Thomas Alva Edisonek asmatu zuen: Fonografoa. Gailuak diskoak entzuteko zein soinua grabatzeko balio zuen. Bitxikeria gisa, fonografo horrekin grabatutako lehen pieza ekarri digu Argaratek.