Damiano David, Sparks eta Kaytranada batu dira Bilbao BBK Liveko kartelera
Damiano David (Måneskin taldeko abeslaria), Sparks estatubatuar banda beteranoa eta Kaytranada ekoizle kanadarra 2025eko Bilbao BBK Liven kartelera batu dira. Kartelburuez gain, Sidonie, Maria Arnal, Heartworms, Hinds eta Eider ere iragarri dituzte, Lasai eta Basoa guneen programazio osoarekin batera. Aipatutako izenak dagoeneko iragarritako Kylie Minogue, Pulp, Bad Gyal, Michael Kiwanuka, Raye eta Nathy Pelusorekin batera arituko dira, ekainaren 10etik 12ra, Kobetamendin.
Jaialdiko bonuak salgai daude dagoeneko, eta eguneko sarrerak martxoaren 27an izango dira eskuragarri.
Osteguna (ekainak 10)
Pulp sonatuen brit-popak Kobetamendiko gaua argituko du jaialdiko lehen egunean. Egun berean arituko dira Kaytranada haitiar jatorriko ekoizle kanadarra eta Michael Kiwanuka soul musikaria. Baita Bicep, CA7riel eta Paco Amoroso, Japanese Breakfast, Judeline, Maria Arnal, Hinds, English Teacher, Wunderhouse, Cala Vento eta Pablopablo ere. Euskal musikariek ere izango dute euren tokia: Eider, Hofe. Mirua eta Tatta & Densok joko dute Bilbao BBK Liveko lehen egunean.
Ostirala (ekainak 11)
Raye britainiar artista izango da ostiraleko karteleko izar nagusia, Bad Gyal kataluniarrarekin batera. Egun berean joko dute Amaia iruindar bakarlaria, Amyl & The Sniffers, Polo & Pan, Orbital, Jalen Ngonda, Jessica Pratt, Obongjayar, Sofie Royer, Rusowsky, Baiuca, Abhir, Carlos Ares eta Julietak. Sal del Coche eta Xsakara ere bertan izango dira.
Larunbata (ekainak 12)
Izen handiz beteriko egitarauarekin, Kylie Minogue australiar pop izarra izango da festibaleko azken eguneko protagonista. Gainera, Nathy Pelusoren erritmoa, Damiano David Måneskineko abeslariaren bakarkako proposamena eta Sparksen rock kaliforniarraz gozatzeko aukera ere izango da. Hidrogenesse, The Blessed Madonna, L’Impératrice, Makaya McCraven, Heartworms, Alice Phoebe Lou, Carolina Durante, Fat Dog, Viva Belgrado, Sidonie eta Amateurrek osatuko dute kartela. Gaztearako egun berezia izango da larunbata, Maketa Lehiaketa irabazi duen Malkoren zuzenekoa larunbatean izango baita. Gainera, Janus Lesterrek Lore diskoa aurkeztuko du Kobetamendin.
Gorria gunea
Orain arteko iragarpenekin osatutako egunez eguneko egitarauz gain, jaialdiko egun bakoitzean nortasunez aldatzen joango den Gorria izeneko gunea aurkeztu dute. Ekainaren 10etik 12ra bitartean, gauero aldatzen joango den kluba da espazio berria. Ostegunean, Nítido, Manuka Honey eta Merca Bae arituko dira bertan. Ostiralean, ostera, Drummie, Kinara eta Nusar3000 ekoizleek hartuko diete lekukoa. Jaialdia ixteko, Fucknormal, Mina Galán eta OLVIDO igoko dira oholtzara larunbatean.
Basoa: ihes egiteko baso zati bat
Urtero legez, Kobetamendiko Basoa elektronikaren tenplu bilakatuko da. Ostegunean, Carista, CC:DISCO!, Fafi Abdel Nour y Pépe eta Tiga eta Cora Novoaren arteko B2Ba.
Ostiralean, Octo Octa, S-Candalo biko kolonbiarra, Verraco, Xamana Jones eta laster iragarriko duten gonbidatu sekretu batek astinduko dute Basoa.
Avalon Emersonek itxiko du Bilbao BBK Live, igande goizaldean. Aurretik, Roman Flügen, Pearson Sound, Jenniffer Loveless eta Oma Totem arituko dira.
Lasai guneko programazioa
Bilboko paisaiaz gozatzeko espazioan, bihotz taupadak lasaitzeko pentsatutako gunea izango da Lasai. Lehen egunean OLIVIAk komisionatutako ‘textapes’ izeneko showa izango da gozagai. Ostiralean, Populous, Mattias El Mansouri, Moopie, Toni Bass eta Daniel Kelsanen txanda izango da. Larunbatean, Vladimir Ivkovic ekoizelaren showak itxiko du Lasai guneak.