Fontaines DCk itxiko du Bilbao BBK Live jaialdiko kartela
93 artistak eta taldek hartuko dute parte aurten Bilbao BBK Live jaialdian, uztailaren 9a eta 11 bitartean. Izan ere, antolatzaileek itxitzat jo du kartela, orain arte baieztatutako izenez gain, beste 54 iragarrita. Aniztasuna eta kalitatea ardatz izanik, artista handiak ez ezik, talentu gazte ugari proposatuko ditu jaialdiak 2020ko edizioan.
Fontaines DC eta Bicep irlandarrek post-punk doinuak oholtzaratuko dituzte Kobetamendin, eta Blood Orange, Meute, Moses Sumney, Orville Peck eta La Casa Azul ere iragarri dituzte. Horiek guztiek eta beste askok osatuko dute orain arte baieztatutakoen zerrenda: Kendrick Lamar, The Killers, Placebo, Pet Shop Boys, FKA twigs eta Bad Bunny.
Basoa eta Lasai guneak
Musika elektronikoak toki berezia izango du aurten ere, Basoa eremuan, ingurune natural batean.
Ostegunean, The Black Madonnak girotuko du Basoa, disco, techno, house, hip-hop edo jungle erritmoak erabilita. Bestetik, Horse Meat Disco, Eris Drew, Josey Rebelle eta Julian Falk ere arduratuko dira musika jartzeaz.
Ostiralean, Carl Craig musika elektronikoaren ikonoaren txanda izango da. Ondoren, Palms Trax, Call Super, Identified Patient eta Mozhgan musikariek osatuko dute eguneko kartela Basoan.
Aurten ere, John Talabot disko-jartzaile eta ekoizle bartzelonarra bueltatuko da, Basoako egitaraua ixteko.
Lasai eremuan, berriz, erritmoa jaisteko proposamenak eskainiko dituzte.
BILBAO BBK LIVE 2020ko uztailak 9, 10 eta 11
Osteguna, uztailak 9
Kendrick Lamar, Placebo, Caribou, Meute, The Rapture, Acid Arab Live, Ionalee / Iamamiwhoami, La Bien Querida, Orville Peck, Perfume Genius, Blanco Palmera, Chai, Erik Urano, Megansito El Guapo, Sir, Stella Donnelly, The 2 Bears, The Murder Capital, Xabi Bandini.
Basoa: The Black Madonna, Horse Meat Disco, Eris Drew, Josey Rebelle, Julian Falk.
Lasai: Cosmo Vitelli, Ivan Smagghe, Max Abysmal, Upsammy, Xhamana Johnes.
Ostirala, uztailak 10
The Killers, Bicep Live, Bomba Stereo, Fontaines D.C., Supergrass, Hinds, Ho99o9, Kelly Lee Owens, León Benavente, Tomm¥ €a$h, Whitney, Califato ¾ , Cariño, Colectivo da Silva, Daniless, Dj Pegatas, Dora, Inhaler, Omago, Scalping, Sen Senra, Toc, Working Men’s Club.
Basoa: Carl Craig, Palms Trax, Call Super, Identified Patient, Mozhgan.
Lasai: Beesmunt Soundsystem, Bufiman, Charlotte Bendiks, Iro Aka, Yu Su.
Larunbata, uztailak 11
Pet Shop Boys, Bad Bunny, Blood Orange, FKA Twigs, Four Tet, El Columpio Asesino, La Casa Azul, Moses Sumney, Slowthai, Tinariwen, Yves Tumor, Amorante, Chico Blanco, Fasenuova, Ghum, Kaydy Cain, Los Bitchos, María Losé Llergo, Toppanga Kiddo, Triángulo de Amor Bizarro, Yana Zafiro, Yawners.
Basoa: John Talabot, DJ Tennis + Red Axes: Redrago, Jasss, Lena Willikens, Dave P.
Lasai: Lena Willikens & El Tigre Sound, Low Jack Live, Katza, Marylou, Zohar.
Sarrerak eta bonuak
Bonua: 140 euro + gastuak
Bonua + kanpalekua: 158 euro +gastuak.
Eguneko sarrera: 60 euro + gastuak
Prezio bereziak, apirilaren 3ra arte.
Salmenta: bilbaobbklive.com