The Killers, Bilbao BBK Live jaialdiko kartelburu
Bilbao BBK Live jaialdiak datorren urteko edizioko bigarren kartelburua iragarri du: The Killers. Horrenbestez, Brandon Flowers eta taldekideak Kobeta mendian arituko dira uztailaren 6tik 8ra, eta kontzertu hori Espainiako Estatuko bakarra izango da 2017an.
2001ean Las Vegasen sortu zen The Killers, Brandon Flowers Oasisen zuzeneko batetik txundituta atera ostean. Bi aldiz pentsatu gabe, aipatu hiriko egunkari batean iragarki bat argitaratu zuen, gitarra-jotzaile, baxu-jotzaile eta bateria-jotzaile bila.
Hiru urte geroago, 2004an, Hot Fuss diskoa kaleratu zuten, eta hortik atera ziren taldearen abesti mitikoenak: “Somebody Told Me” eta Mr. Brightside”, kasu. Geroagokoak dira beste abesti entzutetsu hauek: "Spaceman", "Human" eta "Bones". Dena dela, The Killersen kantu arrakastatsuetako batzuk baino ez dira horiek, hamabost urteko ibilbidean 22 milioi diskotik gora saldu baitituzte mundu osoan. Gainera, Grammy sarietarako zazpi izendapen, Brit Awardsetarako bi eta NME sarietarako lau lortu dituzte urteen joan-etorrian.
Sarrerak
Bilbao BBK Live jaialdirako sarrerak 96 euroan (+ banaketa gastuak) egongo dira salgai abenduaren 19ra arte. Egun horretantxe bukatuko da eskaintza berezia.
Bilbao BBK Live
Kobetamendi, uztailak 6, 7 eta 8
Depeche Mode
The Killers
Die Antwoord
Fleet Foxes
Phoenix
Two Door Cinema Club
....
BASOA
Andrew Weatherall
Daphni
DJ Tennis
Marvin & Guy
....