Depeche Mode, Bilbao BBK Live jaialdiko lehenengo kartelburua
Depeche Mode taldearen pop-rock elektronikoak berriro bustiko du Bilbao BBK Live jaialdia. Aurten hamaikagarren edizioa hartuko du, uztailaren 6tik 8ra, Bizkaiko hiriburuko Kobeta mendiak.
Hala, Dave Gahanek gidatzen duen taldea Spirit diskoa aurkezteko gogoz iritsiko da Bilbora, "Global Spirit Tour" biraren baitan. Horixe da, behintzat, Milanen gaur bertan emandako prentsaurrekoan adierazi dutena. EiTB ere bertan izan da, eta bihar emango du taldeari egindako elkarrizketa.
Estudioko hamalaugarren lana izango da aipatutakoa, Delta Machine proiektu arrakastatsuaren ondorengoa.
Guztira, 100 milioi diskotik gora saldu ditu Depeche Modek, eta 3 milioi jarraitzaileren aurrean aritu dira, mundu osoan.
Sarrerak
Hiru eguneko bonuak eskuragarri daude jada, ohiko salmenta lekuetan, 86 euroren truke.
>