La Habitacion Roja taldea Bilbao BBK Live Bereziak zikloari batu zaio
La Habitacion Roja taldeak Bilbao BBK Live Bereziak musika-zikloan hartuko du parte. Horrela, Bilbo erdialdera hurbilduko da aipatu jaialdia datorren hilean.
Kontzertua Stage Live aretoan izango da, uztailaren 2an, eta emanaldira joan nahi dutenek gonbidapena eskuratu beharko dute. Oraindik, ordea, ez dute zehaztu zein izango den gonbidapena lortzeko bidea.
1994an sortu zen La Habitacion Roja taldea, eta, hogeita bi urte geroago, estudioko bederatzi disko dituzte; azkena, apirilean argitaratutako Sagrado Corazón.
Egitaraua:
Ekainak 3, 21:30, Sonora aretoa (Astrabudua, Erandio)
FREEDONIA
Ekainak 11, 21:00, Fever (Bilbo)
JULIAN MAESO + ANAUT
Ekainak 17, 23:30, Erribera (Bilbo)
MUCHO
Ekainak 25, 21:00, Bilborock (Bilbo)
VINILA VON BISMARK
Uztailak 2, 21:00, Stage Live (Bilbo)
LA HABITACION ROJA + GERENTE