Bilbao BBK Live Bereziakek doako kontzertuen egitaraua aurreratu du
Bilbao BBK Live Bereziak musika-zikloa bueltan da, eta horri esker Kobeta menditik harago iritsiko da aipatu jaialdiaren giroa. Izan ere, Bilbo erdialdea ere girotuko du musikaz ziklo horrek. Kontzertu guztiak doakoak izango dira, eta, esan bezala, Bizkaiko hiriburuko aretoetan egingo dituzte gehienak.
Freedonia taldeak abiatuko du zikloa, ekainaren 3an, Sonora aretoan. Astebete geroago, ekainaren 11n, hain justu, Julian Maesoren country, folk, blues eta rock doinuak nagusituko dira Santana 27 aretoan, Anautek Time goes on diskoa aurkeztuko baitu.
Halaber, Muchok eta Vinila Von Bismarkek hartuko dute parte Bilbao BBK Live Bereziak zikloan, ekainaren 17an eta 25ean, hurrenez hurren.
Egitaraua
Ekainak 3, Sonora aretoa (Astrabudua)
FREEDONIA
Ekainak 11, Santana aretoa
JULIAN MAESO + ANAUT
Ekainak 17, Erribera
MUCHO
Ekainak 25, Bilborock
VINILA VON BISMARK