EITBk jarraipen berezia egingo dio Bilbao BBK Live jaialdiari
Ostegunetik larunbatera bitartean, Bilbao BBK Live aialdia hartuko du Bizkaiko hiriburuak eta EITB Kobetamendin jazotzen den guztiaren lekuko izango da.
Gauero ETB-3n emango duten saio bereziak egunean zehar Bilbon gertatutakoa laburbilduko du eta igandean jaialdiaren une onenak biltzen dituen saioa emitituko da.
Bestalde, Ainhoa Urretabizkaia kazetariarekin zuzenan hitz egingo dugu Gaztea Irratian eta, bukatzeko, aurreko urteetan bezala, eitb.com-ek ere jarraipen berezia egingo dio BBK Liveri. Horretarako webgune berezia prestatu dugu eta bertan jaialdiaren irudirik onenak jasotzeaz gain, elkarrizketak, giroa eta zuzenekoak ikusteko aukera izango duzue. Gainera, kontzertuetako batzuk streaming bidez emango ditugu (oraindik zehatzu gabe dago zein kontzertu).