Leire Telletxeak EuskarAbenturaren aurtengo espedizioan parte hartuko du, Gazteako ikus-entzuleen erabakiz

Usansoloko (Bizkaia) gazteak 800 bototik gora jaso ditu gure webguneko bozketan.

Leire Telletxeak 2025eko Euskarabenturaren espedizioan parte hartuko du, Gazteako ikus-entzuleen botoei esker. Bederatzi egunean, 800 bototik gora jaso ditu bizkaitar hautagaiak. Noa Rojo, Maddalen Etxegarai eta Irene Rubio ziren bozketarako aukeratutako beste hiru hautagaiak, eta hauek ere sekulako boto zaparrada jaso dute.

Urtero legez, EuskarAbenturan parte hartzen duten gazteek gure lurrak zeharkatuko dituzte, oinez, euskara bultzatu eta bazter guztietara zabaltzeko gogoz. Iazko edizio arrakastatsuaren ostetik, inoiz baino gogotsuago dator EuskArabentura elkarteko lantaldea.

Ezagutu Leire!

16 urte ditu eta Usansolotik (Bizkaia) dator. Duela bi urte izan zuen Euskarabenturaren espedizioari buruzko lehen berria, Instagramen, eta jarraian piztu zitzaion izena emateko gogoa. Iaz lortu ez zuen arren, 2025a Leireren urtea izango da! Ilusio handia egiten dio espedizioan parte hartzeak; eta pertsona asko ezagutzeaz gain, Euskal Herriko parajeez gozatzea espero du.

18:00 - 20:00