Aukeratu 2025eko EuskArabenturaren espedizioan parte hartuko duen kidea!
EuskArabenturak eta Gazteak bat egin dute, aurten ere, uda honetako espediziora joango den gazteetako bat aukeratzeko. Zuek aukeratuko duzue hautagaietako zeinek hartuko duen parte abenturan, bozketa bidez, otsailaren 14ra arte.
Urtero legez, Euskal Herri osoko 127 gaztek gure lurrak zeharkatuko dituzte, oinez, euskara bultzatu eta bazter guztietara zabaltzeko gogoz. Iazko edizio arrakastatsuaren ostetik, inoiz baino gogotsuago dator EuskArabentura elkarteko lantaldea.
Noa Rojo, Leire Telletxea, Maddalen Etxegarai eta Irene Rubio dira aurtengo Gaztearen hautagaiak. Ezagutu eta eman gustukoenaren aldeko botoa!
Noa Rojo
Adina: 15 urte
Herria: Errenteria (Gipuzkoa)
Maddalen Etxegarai
Adina: 15 urte
Herria: Lesaka (Nafarroa)
Leire Telletxea
Adina: 16 urte
Herria: Usansolo (Bizkaia)
Irene Rubio
Adina: 15 urte
Herria: Gasteiz (Araba)