Nerea Perez bilbotarra “El Conquistador” saiora joango da, Gazteako ikus-entzuleek hala erabakita
Astebeteko epean 1800 bototik gora jasota, Nerea izango da Gazteak abenturara eramango duen lehiakidea.
Urriaren 3an ireki genuen “El Conquistador” saiora joateko hautagaien bozketa. Nerea Perez bilbotarra, Maria Ortiz gartzaindarra, Ohian Gozategi oriotarra eta Aritz Soufiane gasteiztarra izan dira lau hautagaiak, eta Nerea Perezek irabazi du bozketa.
Astebeteko epean, 1800 bototik gora jaso ditu lehiakideak.
Berak “GU” saioan kontatu zigunez, Bilboko Irala eta Rekalde auzoak hankaz gora jarri ditu, eta oso eskertuta dago jasotako babesarekin.
Abenturan sartzekotan, argi dauka finalera iritsiko dela: indarrak eta gogoak soberan ditu, eta kirolzale amorratua da.
Gimnasia erritmikoa egin izan du hainbat urtez, eta “El Conquistador”en ohikoak diren zintzilikatzeko probetan onena izango dela uste du.
18:00
-
20:00
Publizitatea
X