Zuk aukeratuko duzu ‘El Conquis’en edizio berriko lehiakideetako bat: ezagutu lau hautagaiak
ETB2ko “El Conquistador” lehiaketak 22. edizioari ekingo dio laster. Urtero legez, Gazteako ikus-entzuleek aukeratuko duzue abenturan parte hartuko duen kideetako bat.
Urriaren 10era arte, guk proposatutako lau lagunen bideoak ikusi eta gustukoenaren aldeko botoa emateko aukera izango duzue, Gaztearen webgunean. Gogoratu botoa emateko nahitaezkoa izango dela gure webgunean saioa hastea, edo erabiltzailerik ez izatekotan, kontua sortzea.
Maria Ortiz, Nerea Perez, Ohian Gozategi eta Aritz Soufiane aukeratu ditugu aurtengo Gazteako hautagai gisa.
Maria Ortiz, kirolaria eta musikari amorratua
Iruñekoa da eta 23 urte ditu. Suhiltzailea izateko oposaketak ikasten ari da. Txantrean sortua, Baztanen eman ditu haurtzaroa eta nerabezaroa.
Kirolari amorratua da Maria, baina eskalatzen izandako lesio batek gelditzera behartu zuela kontatu digu.
Orain, guztiz errekuperatuta eta gogotsu dator “El Conquistador”era. Kirol asko egiteaz gain, pianoa, gitarra eta saxofoia jotzen ditu Mariak.
Nerea Perez, gimnasta eta entrenatzailea
Bilboko Errekalde auzokoa da Nerea, eta 24 urte ditu.
Lehen Hezkuntzako irakaslea izateko ikasten ari da, entrenatzaile lanak egiten dituen bitartean, gimnasia eta zumba klaseak ematen.
Gimnasia erritmikoan lehiatu izan da, 17 urtez. Disziplina, erresilientzia eta porrotarekiko tolerantzia izaten ikasi zuen gimnasiari esker.
Bizkaiko eta Euskadiko txapelduna izan zen, hiru urtez jarraian, erretiratu arte.
Ohian Gozategi, arraunlari profesionala eta itsasgizon sutsua
25 urte ditu eta Oriotik dator. Umetatik arraunean ibili izan da, Orio taldeko arraunlari profesionala izatera iritsi arte. Gainera, urpekari profesionala da eta itsasoari lotutako lanetan aritzen da.
Uraz gain, txirrindularitza eta mendia ere maite ditu. Aurten arraunlari gisa irabazi dituen bandera guztien artean, “El Conquistador”ena baino ez zaio falta.
Aritz Soufiane, mendizalea eta techno dj-a
Gasteiztar gazteak 23 urte ditu. Mutil langilea eta abenturazalea dela dio, eta txirrindularitza eta mendia maite dituela. Kirolaz gain, technoa pintxatzea gustatzen zaio.
“El Conquistador”en parte hartu eta irabazteaz gain, jende berria ezagutzeko irrikaz dago Aritz.