Asteburu bat Zinemaldian: C Tangana Grosen, Bardem eta Cruz Billabonan eta Nevenka Fernandezen agerpena

Nazioarteko aktore, musikari eta pertsona ezagunen bizileku izan da Donostia asteburuan. Zinemaldiaren aitzakian, gure gastronomiaz eta paisaiez gozatzen ikusi ditugu.
Nevenka Fernandez eta Iciar Bollain, Zinemaldian
Nevenka Fernandez eta Iciar Bollain, Zinemaldian

Irailaren 20an ireki zituen ateak Donostiako Zinemaldiaren 72. edizioak. Irekiera galaren ostetik etorri dira Donostia Sariaren banaketa, sail ofizialeko filmen aurkezpena eta aktore ezagunen ibilbide gastronomikoak.

Javier Bardem aktoreak jaso du Donostia Saria. Zinemaldiak iaz eman nahi zion ohorezko garaikurra, baina ezin izan zuen Donostiara etorri saria jasotzera.

Aurten, ostera, lortu du saria batu eta behar bezala eskertzea. Bardemek anai-arreben eta interpretazio maisuaren eskutik jaso du Donostia Saria, eta oso hunkituta eskaini dio familiari, Penelope Cruz emaztea Kursaaleko aretoan zegoela.

CONTENIDO NO ENCONTRADO

Kursaaletik kanpo ere izan dute ospatzeko aukera. Bada, Pedro Subijana sukaldariaren Akelarre jatetxean izan dira Bardem bera eta Penelope Cruz. Bertan, Donostia Saria esku artean dutela, argazkia atera dute sukaldari ospetsuarekin.

Donostiaz gain, inguruak ere bisitatu dituzte bi aktoreek. Izan ere, Billabonako Hika Bodega jatetxean harrapatu dituzte bertan zegoen ezkontza bateko gonbidatuek.

C Tanganaren lehen filma

Zinemaldiaren irekieraren bezperan, Anton Alvarez (C Tangana) ikusi genuen Groseko kaleetan barrena, zuzendu berri duen filmaren kartelaren azpitik pasatzen.

Artistak zuzendutako lehen filma da La guitarra flamenca de Yerai Cortés. Yerai Cortes gitarra jolearen familia sekretu bat da zintaren abiapuntua.

Nevenka Fernandezen agerpen hunkigarria

Iciar Bollain zuzendariak Zinemaldian aurkeztu du Soy Nevenka, Nevenka Fernandez Ponferradako zinegotziaren bizipenetan oinarritutako zinta.

2001ean, Fernandezek Ponferradako alkatea, Ismael Álvarez, salatu zuen, lan eta sexu abusuengatik. Urtebetera, justiziak alkatea zigortu zuen. Kasua mugarria izan zen politikaren esparruan, sexu eta lan abusuengatik salaketa ugari jarri izan diren arren, Ponferradako alkatea zigortutako lehen politikaria izan baitzen.

Auziari buruzko filma Kursaalen proiektatu ostean, Nevenka Fernandez, protagonista, agertu da.

Iciar Bollain zuzendariaren eta filmeko protagonisten eskutik helduta ikusi dugu zinegotzi ohia, eta publikoaren txaloaldi erraldoia jaso du.

CONTENIDO NO ENCONTRADO

Cate Blanchett, 2024ko Donostia Saria Javier Bardemek iazko saria jasota, aurtengoaren txanda iritsi da: Cate Blanchett australiar aktoreak jaso zuen Zinemaldiaren 2024ko ohorezko saria. Alfonso Cuaron zuzendariak eman dio garaikurra, eta euskaraz eskertu du aktoreak. Diskurtsoan, gizakion ziurgabetasuna eta jakinmin aseezina aldarrikatu ditu. "Mundua horren leku ziurgabea den uneotan, umilak izan eta gehiagotan esan beharko genuke: ez dakit", esan du artistak.

CONTENIDO NO ENCONTRADO